eus

ileapaindegia

Esperientzia zabala dugu Tolosan, eta gizonezkoei ilea moztea da gure espezialitatea. Adin guztietako bezeroei mozten diegu ilea, modu klasiko zein modernoan, mozketa edo ile bakoitzerako teknika egokiena erabiliz: guraizeak, labana eta abar...

bizartegia

Tolosan bizarra mozteko zerbitzua eskaintzen dizugu, giro lasaian eta betiko erara, labanaren teknika tradizionala erabiliz emaitza bikaina bermatzeko, eta gizonaren azalari ondoen doazkion produktuak aplikatuz. Bizar eta kokospekoak ere moldatzen eta txukuntzen ditugu...

serbitzuak
  • Ileapaindegia Eta Bizartegia
  • Ile garbitzea eta erlajazio masajea.
  • Dekolorazioak, metxak egitea eta kolorea ematea.
  • Baita kizkurrak, moldeatuak eta lisatuak ere.
  • Ilearen eta buru-azalaren tratamenduak.
  • Neurriko pelukak Rueber etxekoak.
  • Bizarra, bibotea eta kokospekoa egitea edo kentzea.
  • Bekainak txukuntzea.
Zeuen hobe beharrez, komeni da aurretik deitzea hitzordua hartzeko edota eskaintza berezien berri izateko.

ILEAPAINDEGIA ETA BIZARTEGIA TOLOSAN

Nafarroa etorbidea 12B - 20400 Tolosa (Gipuzkoa) - Tel: 943 652 698
© Joseba Ileapaindegia - aviso legal - política de privacidad